Mendi irteeratik tailerretara, Santiomendi ardatz izanda

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 02:00

Urumea Bizi erakusketa dago ikusgai kultur etxean ekainaren 22ra arte, Urumea ibaiaren inguruko Ramon Arambarri­ren argazkiekin osatutakoa. Goizeko 09:00etatik 20:30etara ikusi daiteke, egunero; eta gainera, ekintzak ere burutzen ari dira horren bueltan. 

Gaur izango da aurrenekoa: mendi-irteera. Goizeko 09:30e­tan abiatuko dira Foru Plazatik ­Santiomendirantz, bertatik ere atera ahal izango da, eta handik, Landarbaso-Epelerako bi­dea hartuko dute. Ez da men­di-irteera soila izango, Marko Sierra eta Jesus Rubio nekazaritza ingeniariek gidatuko dute-eta.

Familientzat plana, biharko
Bihar ere, familientzako plana antolatu dute. Urumea ibaiko eta Astigarragako lehenengo biz­­tanleak izenburupean, tailerra eskainiko du Aranzadi Zien­­tzia Elkarteko Jesus Tapiak. 
Modu praktiko batean, irakatsiko du lehenengo biztanle horiek non eta nola bizi ziren. Gainera, sua pizten eta arkuak egiten ikasi ahal izango da.
Goizeko 10:30etatik aurrera izango da hori, Santiomendiko baselizan. 

EKINTZAK: URUMEA BIZI ERAKUSKETAREN BUELTAN
- GAUR, mendi-irteera. Santiomenditik Landarbaso-Epeleraino. Goizeko 09:30etatik abiatuta Foru Plazatik. Marko Sierra eta Jesus Rubio nekaza­ritza-ingeniariekin.

- BIHAR, Urumea ibaiko eta Asti­ga­rragako lehenengo biztanleak tailerra familientzat. 10:30etan San­tio­men­diko baselizan. Aranzadi Zien­tzia El­kartearen laguntzaz gizaki horiek non eta nola bizi diren ikasi ahal izango dugu. Sua pizten eta historiaurreko arkuak erabiltzen irakatsiko digute. Familiei zuzendutako jarduera honen bitartez denboran bidaia­tzeko aukera izango dugu gure arbasoak pixka bat hobeto ezagutuz. Jesus Tapiaren eskutik, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa.

- EKAINAREN 12AN, ASTEARTEAN, Hitzaldia: Piriniotako muturluzea (Gale­mys pyrenaicus): ekologia eta kontserbazioa. Arratsaldeko 19:00e­tan, kultur etxean. Pirionioetako mu­tur­zalea edo ur-satorra Euskal Herriko animaliarik berezienetakoa den arren, oso ezezaguna zai­gu oraindik. Satorren familiako ugaz­­tun txikia da, mendiko erreka garbietan bizi dena, eta gainbehera nabarmenean dago bere banapen-eremu osoan zehar. Intsektujale honen ekologi eta kontserbaziorako funtsezko faktoreak aurkeztuko dizkigu hizlariak. Amaiur Esnaola Illarreta, Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila (EHU).

- EKAINAREN 22AN, OSTIRALA, Gaugiroan saguzarrekin. Iluntzeko 20:00etan, Kultur Etxean. Kiko Alvarez adituak ugaztun hegalari misteriotsu hauen zertzelada batzuk emango dizkigu lehenik, eta bokata jan eta gero, denok joango gara elkarrekin Astigarragan bizi diren saguzarrak ikustera. Kiko Alvarez biologian doktorearen eskutik. 

*Horrez gain, Urumea bizi erakusketa ekainaren 22ra arte egongo da ikusgai Kultur etxean, goizeko 09:00etatik ilun­tzeko 20:30etara bitarte.
* Informazio gehiagorako edo izena emateko: www.haritzalde.org

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!