Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetza Euskal Agentziak babesten duten OSGI gorroto-delituei begirada orokorra proiektuaren bueltan, Aldartek eta Hernaniko Berdintasun Sailak erakusketa jarri dute Biterin, ekainaren 17ra arte. Era berean, ekainaren 13an tailer ireki bat egingo da, 18:00etan, «sexu, genero eta desira sistemari arreta jartzeko eta arautik kanpo kokatzen diren pertsonek pairatzen dituzten indarkeriak» aztertzeko.