Balkoi lehiaketa aurrenekoz, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 5a, 02:00

Udakolore Balkoi Lehiaketa antolatu du Goizuetako Udalak, ekainaren 16rako. Ez da inon izena eman beharko. Egun horretan, epaileek herrian hoberen apaindutako balkoia edo leihoa aukeratuko dute, eta hark herriko komertzioetan gastatzeko 150 euroko saria jasoko du. Irabazlea egunean bertan jakinaraziko dute Goizuetako Udaleko web orrian: www.goizueta.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!