Beste behin, herritarren esku utzi du Jai Batzordeak 2018ko San Joanetako kartela zein izango den erabakitzeko aukera. 19 proposamen aurkeztu zituzten aurten, eta horietatik 4 aukeratu ditu Batzordeak. Horiek herritarren esku utzi ditu orain, eta ostiralera arte izango da, horien artean bat hautatzeko aukera. Proposamenak ikusi eta bozkatzeko, Biteri kultur etxera joan daiteke, edo bestela, online ere egin daiteke, Udalaren webgunean: www.hernani.eus.