Euskera eta armenieraren arteko lotura hizpide bihar, Intxaustik

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 2a, 02:00

DOBERA eta Hernani Errotzen elkarteek antolatuta, Joseba Intxausti historialari eta euskaltzaleak hitzaldia emango du bihar, 18:30etan Biterin. Euskara eta Armenieraren artean hainbat lotura daudela defendatuko du. Beñi Agirre ariko da aurkezle lanetan eta Armeniaren euskal aurkezpena du izenburua hitzaldiak.
Intxaustiri mundu armeniarra ezagutzea interesatu izan zaio, baita harreman pertsonalengatik ere. Ema­kume armeniar batekin ez­kon­du zen 1993an. Intxaustik dio «nola ulertu Armenia eta Euskal Herria, tamainaz an­tzekoak, eta historia luzekoak izanik, hain historia ezberdinak izatea eta, aldi berean, guretzat hain eredugarria izatea; geopolitikatik eliz erritoetaraino doazen arazoak daude tarteko. Nola maitatu izan duten beren mundu idatzia, artea, musika...; batez ere, kul­tura idatziaren estimu hori, berezkoa».

UZEIren sortzaileetako bat
Joseba Intxausti Rekondo (1936, Segura) historialaria da, baina historialarienak ez diren hamaika lanetan ere nabarmendu da. Aitzindaria izan da euskeraren historia sozialaren eta Euskal Herri­aren historia erlijiosoaren ikerketan, baita historiatik kanpo ere, bereziki euskararen terminologiaren arloan. Oso gaztetatik, garaiko garbizalekeriaren kontra agertu zen, eta UZEIren sortzaileetako bat izan zen eta Jakin aldizkariko nabarmenetakoa Joxe Azurmendi, Paulo Agirre­baltzategi eta Joan Mari Torre­aldairekin batera.
Azken urteotan bi iker lerro nagusiri jarri dio arreta Joseba Intxaustik: euskeraren historia sozialaren ikerketa sistematikoaren jarraipena segurtatu du Euskaltzain­diaren Joanes Etxeberri proi­ek­tuaren bidez, eta Euskal Herriko historia erlijiosoaren ikerketan aitzindari lana egin du. Oho­rezko euskaltzaina da 2004tik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!