Maiatzaren 1a Nazioarteko langileen Eguna da eta Hernanin manifestazioa egin zen. Gora Maitzaren lehena! lotu borrokari! langileon Euskal Herria helburu lelopean kalera atera ziren langileak Hernanin LAB sindikatuak deituta. Euskal Herriko Bilgune Feminista, Sortu, Ernai, Langileon Babes Sarea eta Etxeratek ere bat egin zuten deialdiarekin. Ehundaka pertsona elkartu ziren.