Irakurraldi ibiltari berri bat antolatu du Euskara Ari Duk Baietz Hernanik egitasmoaren barnean. Hitzordua larunbatean izango da, eguerdiko 12:00etan Biteriko plazatik abiatuta, bertan adieraziko zaie parte-hartzaileei non eta noiz irakurriko duten aukeratutako testua.
Ura izango da irakurraldi berri honen gai nagusia, eta modu kolektiboan jasotako, hainbat idazleen, hogeita bost testu irakurriko dituzte, urarekin lotutako bost gunetan.
Edonork irakurri ditzake testuok, baina horretarako, bat aukeratu behar du. Internetetik jaitsi behar du testuak biltzen dituen liburuxka https://labur.eus/5x04D. Behin testua aukeratuta, zerrenda honetan jarri beharko du bere izena aukeratutako testuaren alboan https://labur.eus/ocKaX.
Irakurraldiak bi orduko iraupena edukiko du eta ondoren bazkaria egingo da. Bazkarirako izena emateko zerrenda Lurreko denda ekologikoan egongo da.