Giza Katea antolatu du Gure Esku Dagok, ekainaren 10erako, Donostia, Bilbo eta Gasteiz eskuz esku lotzeko. Astigartarrei, egokitu zaie Usurbildik Aginagarako bidean 1,5 kilometroko zatia osatzea, eta parte hartzeko, izenematea zabalik dago: ostegunetan (18:00-20:00) eta igandeetan (12:00-14:00) jarriko dute mahaia, Joseba Barandiaran plazan edo Kontxa Etxeberria plazan, astez aste txandakatuz. 5 euro dira, eta autobusa ere jarriko dute, bertara joateko, 7 euroan.