Larunbat honetan jokatuko du GRAVNI txapelketako finala, trinketean buruz buru, Oier Gurutzealde astigartarrak. Gasteizko Astronomos frontoian izango da, goizeko 10:00etan hasita, eta hain justu, Arabako ordezkaria izango du kontrario, finalean. Edozein kasutan, Gurutzealdek mendean hartu zuen arabarra, ligaxkaren azkeneko partiduan.