Galduta ere, helburua beteta

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 2a, 02:00

Ezin izan zuen punturik eka­rri Mundarrok, Lasartetik, Osta­darri bisitan. 1-0 galdu zuten moreek, baina beste parti­du­etako emaitzei esker, datorren denboraldian Preferente mai­lan egotea ziurtatu dute, beste urte batez, helburua beteta.
Larunbatean, Ostadarrek asko zeukan jokoan, eta errit­mo bizian zelairatu zen. Gero, Mundarrori utzi zion ba­lo­ia­ren jabetza, astigarta­rren aka­tsen bat aprobetxatu na­hi­an, kontraerasoan ateratzeko. Eta hala gertatu zen, atse­de­nerako partiduko gol bakarra sartuz.
Bigarren zatian hobeto ari­tu ziren moreak, aldaketei es­ker; baina ez zuten asmatu gol aukerak sortzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!