‘Herri City’ bost programa berezi, Oialumen ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 2a, 02:00

Herrietatik hirietara salto egin, eta bost programa berezi eskainiko ditu Herri Txiki In­fernu Handi saioak, Herri City izenburuarekin. Eta bost hori­en ekitaldia, Oialume dan­tza­lekuan egingo dute: hiri­bu­ru­e­tan grabatutako bideoak jarri­ko dituzte, eta bertan izango dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak, txis­te­ekin, bideoei paso ematen...
Ostiral honetan ez, hurren­go bostetan izango dira saio­ak, Oialumen: maiatzak 11, 18 eta 25, eta ekainak 1 eta 8. Ire­kiak izango dira saioak, ber­ta­ratu nahi duten guztientzat; baina beharrezkoa da izena ematea: herritxiki@eitb.eus edo whatsapp bidez 617 119 332 zen­bakian. 18:30etatik 21:30etara izango dira saioak, eta luntxa ere eskainiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!