Itxita egon zen atzo, maiatzeko lehenengo egunean, Langileen Egunean, Astigarragako Gazte Lokala; eta beraz, gaur emango diote hasiera, ekintza bereziz betea datorren maiatzeko egitarauari.
Eta aurreneko hiru zita bereziak, aste honetan izango dira. Ostiralean, Gazte Lokaleko pareta margotuko dute, arbela itxura emateko. Larunbatean, eskulanak egingo dituzte. Eta igandean, billar txapelketa jokatuko dute.
‘Chupa Chups’ak egiten ikasteko aukera, hilaren 19an
Datorren astean, berriz, bi zita gehiago: zinta gainean ibiliko dira larunbatean, slack line eginez; eta Cristina Enea parkera irteera egingo dute igandean, bertako animaliak ezagutzera.
Baina gehiago ere izango da maiatzean! Esaterako, Chupa Chupsak egiten ikasiko dute hilaren 19an; eta zaldi gainean ibiliz bukatuko dute hilabetea, maiatzaren 26an.
MAIATZEKO EGITARAUA
Maiatzak 4, Pareta margotu: arbela itxura eman.
Maiatzak 5, Eskulanak.
Maiatzak 6, Billar txapelketa.
Maiatzak 12, Slack line.
Maiatzak 13, Irteera Cristina Eneara.
Maiatzak 19, Sukaldaritza tailerra: Chupa Chupsak.
Maiatzak 20, Zineforuma.
Maiatzak 26, Zaldian ibiltzera.
Maiatzak 27, Eskulanak: mahaiak sortu.
Maiatzak 7, 14, 21 eta 28, Itxita.
Gainerako egunetan, Lagunki.