Hainbat ekintza antolatu ditu Gure Esku Dagok Hernanin giza katea berotzeko asmoz. Mahai-ingurua egingo dute bihar, Erabakitzeko arrazoiak izenburupean: Kistiñe Lujanbiok, Miren Clementek, Joxe Mari Auzmendik eta Kattalin Minerrek hartuko dute parte. 19:00etan izango da, Biterin.