Kultura desberdinetako jakiak eta Etxeberriko festak maiatzean datoz!

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 1a, 02:00

Maiatzean txotx denboraldia amaitu da, baina ez da as­per­tzeko denborarik egongo Her­nanin. Agen­dak hainbat eki­tal­di izango ditu nahiz eta apiri­larekin alde­ratuta lasai­xeagoa izan. Pasa den urtean Etxeberriko Mende­koste jaiak ekainean izan ziren, baina aurten maiatzean datoz, hiru­garren asteburuan hain justu. Hilabetea girotzen joan­go da egunak pasa ahala. Lehen­dabiziko astea irakur­keten, kale poesiaren, hitzaldien eta haur antzerkiaren astea da. 

Eta kultur desberdinen jakiak, San Isidro jaiak, Txala­parta Festa, Kantuz Egu­na ondoren etorriko dira. Hila­bete honetan hiru erakusketa egongo dira Biterin.

 

MAIATZEKO AGENDA

3 Irakurketa kluba.
Udal Liburutegian 17:30etan. Gidaria: María Garcia Ladero. 3-5 urteko haurrentzat eta gurasoentzat. Plaza mugatuak. 

3 Hitzaldia:
Euskara eta armeniera. Hizlaria: Joseba Intxausti. Antolatzaileak: Hernani Errotzen eta Dobera Euskara Elkartea. Biterin, 18:30.

5 Kale poesia ekitaldia:
Ura: kale irakurraldia. Antolatzailea Euskara ari du. Biteritik abiatuta 5 iturrietan geldialdia. 12:00etan.

5 Haur antzerkia:
Ulisesen bidaia. Teatro Gorakada, euskeraz, Biterin. 12:00etan, 7 urtetik gorakoentzat.

8 Ipuin kontaketa:
Hernani erabaki. Kontalaria: Apaxi. Biterin. 17:30 (3-4 urte), 18:00 (5-7 urte) eta gurasoak.

9 Hitzaldia:
Hizlaria: Maialen Lujanbio. Antolatzailea Euskara ari du. Biterin, 19:00etan.

9 Literatur solasaldia:
Liburua: Bilbao-New York-Bilbao. Kirmen Uribe. Gidaria: Amaia Garcia gaztelaniaz. Udal Liburutegian, 19:30.

10 Liburu aurkezpena:
Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Hizlaria: Miren Guilló Arakistain. Bilgune feminista eta berdintasun sailak antolatua. Biterin, 19:00etan.

12 Bigarren Eskuko Azoka,
10:30-13:30 Urbieta kalean.

12 Kalez Kale Kantari,
12:00etan Plaza Berritik.

12 Erromeria,
18:30etan Plaza Berrin.

13 Kultura anitzeko dastatze gastronomikoa:
Plaza Berrin, 12:00etan. Amherrek antolatuta.

15 San Isidro Jaia.

15 Literatur solasaldia:
Liburua: Hauts haietatik. Unai Vilena. Gidaria: Ane Mayoz, euskeraz. Udal Liburutegian, 19:30etan. 

16 Teklatu kontzertua:
Biterin 19:00etan. Hernaniko musika eskolako ikasleen kontzertua.

17, 18 Akordeoi kontzertua:
17:30etan Milagrosan. Hernaniko musika eskolako ikasleen kontzertua.

19 Lore eta landare azoka.
Urbieta kalean. Behemendi.

19 Kantuz eguna:
Kantuz abesbatza, Milagrosan, 19:30etan.

25-26 XXII. Txalaparta festa.
Hernaniko Musika Eskola eta Ttakun ttan ttakun taldea. Kontzertuak.

28 Zilegi Eskola:
Buruko eta zerbikaletako minak masaje bidez arindu. Gai-emailea: Mari Artano. AEK antolatzailea. AEK Euskaltegian euskeraz. 09:15-11:30 edo 14:30-16:30.

30 Ipuin kontaketa:
Kontalaria: Lur Korta. Biterin. 17:30 (3-4 urte), 18:00 (5-7 urte).

31 Zinea euskeraz:
Aupa Etxebeste! Sandiusterrin, 18:30 euskeraz. Dobera Euskara elkartea.
 

ERAKUSKETAK

7-11 Bide heziketa: XII. Marrazki erakusketa. Antolatzailea: Udaltzaingoa. Biterin. 

28-ekainak 1 Eskulanen erakusketa: Antolatzailea: Centro Socio Cultural de la Mujer Kultur Etxea. Biterin.

14-24 Eskoletako haurrek ingurumenari buruz egindako lanen erakusketa. Artelatz. Biterin.


GAZTELEKUA

4 Nesken sexualitate tailerra (Arremanitz Kooperatiba).

12 Sukaldaritza tailerra: Patata tortilla.

18 Kale Hezitzaileekin batera, Futbol txapelketa.

20 Hondartzara irteera.

31 Jungle speed jolasa.


GAZTE OLINPIADAK

5-10-19-24 Lau zita berri. 
 

MENDEKOSTE JAIAK

18-19-20 Etxeberri auzoko jaiak maiatzaren hirugarren asteburuan antolatu dira aurten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!