Alaitz Tejedor, Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga ere finalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 1a, 02:00

Hernanik lau ordezkari izango ditu GRAVNI torneoko finaletan, Gipuzkoa ordezkatzen. Amaia Irazustabarrenari gehitu behar zaizkio Alaitz Tejedor paletan, trinketean gazte mailan, eta Ioritz Arrieta eta Mar­kel Lizeaga eskuz binakako ezker hormako txapelketan.

Azken hauek garaipen bikaina lortu zuten Logroñon Errioxaren kontra. Bi hernaniarrek 22-5 hartu zituzten mendean Prado eta Matute III, final erdian, eta asteburuan finala jokatuko dute Gas­tei­zen, urteko txapelketarik garran­­tzitsuenean. Fina­lean Nafa­rroa izan­go dute aur­kari. Li­gax­kan nafarrak izan dira nagusi eta finalera zuzenean sar­tu dira, baina Arrieta eta Lizeaga sasoi betean iristen dira. 

Alaitz Tejedor palista ere  GRAVNI torneoko finalera sailkatu da, Leire Galdos oiartzuarrarekin batera. Irurako trinketean, paletaz eta gazte mailan, 30-20 irabazi zioten bikote nafarrari eta finala Ipa­rraldearen aurka jokatuko du­te datorren asteburuan. 

Eskuz zazpi garaipen ­­20 partidutatik txapelketa ofizialetan
Asteburuak beraz denetik izan du Hernaniko pelotaren­tzat. Jara eta Etxarrik, infantiletan, beste garaipen bat lortu zuten eta Udaberri Txapel­ketan partidu guztiak irabazi dituzte oraingoz. Eskuz, guztira, 20 partidu jokatu dituzte hernaniarrek eta zazpi garaipen eta 13 partidu galduak izan da balantzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!