Gora Maitzaren lehena! lotu borrokari! langileon Euskal Herria helburu lelopean kalera ateratzeko deia egin dute Hernaniko LAB sindikatuak gaurko, Langileen Nazioarteko egunerako, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Sortu, Ernai, Langileon Babes Sarea eta Etxeratekin batera. «Lan, bizi eta herri duina helburu ditugulako». Eguerdiko 12:00etan abiatuko da manifestazioa, Plazatik. LABek 25 mobilizazio deitu ditu Euskal Herri osoan.
ELAk Iruñean eta Bilbon Pobreziari gerra! Soberan inor ez lelopean, manifestazioak egingo ditu. Eta CCOO eta UGT manifestazio bateratuak egingo ditu Bilbo, Gasteiz eta Donostian. LAB sindikatuaren ustez, «langileekin egon ala patronalarekin lerratu, horixe da egin beharreko hautua». Eta horren aurrean, LABek argi daukala dio: «herri gisa dagozkigun eskubideen alde, langile gisa bestelako jendarte eredu baten alde, bidelagun izango gaituzue».
Ildo beretik, egungo ereduari kritika egiten dio: «lan eta bizi duina bermatzea herritar orori da helburua».