Azkenaurreko postuan bukatu du Mundarrok, nesketan, Gipuzkoako 1go mailan. Hori horrela, bi partidutara jokatuko du permanentzia, Eskoriatzaren kontra; ligako aurreko sailkatua. Eta joanekoa, bihar jokatuko dute, Astigarragako kiroldegian, 10:00etan hasita.
1go mailako mutilek, berriz, gaur bukatuko dute denboraldia, Alkideba-Ointxe taldearen kontra, arratsaldeko 18:00etan kiroldegian. Ez daukate ezer jokoan, eta 9garren postuan bukatuko dute denboraldia.