Irazustabarrena finalera, ezker horman

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 30a, 02:00

Emaitza gazi-gozoak izan dituzte hernaniarrek GRAVNI txapelketan. Finalerdi guztiak irabazita, ezker hormako finalean daude Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal Gipuzkoa ordezkatzen; Bizkaiaren kontra 30-16 egin zuten larunbatean. Ez dute zorte bera izan Ariane Arrieta eta Maider Huizik; asko borrokatu arren, 30-25 egin zuten Trinketean Nafarroaren aurka, eta horrela, hirugarren sailkatu dira, finaletik kanpo geratuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!