Ekainaren 10eko giza-katearen bueltan, hainbat ekintza antolatu ditu Gure Esku Dagok Hernanin. Mahai-ingurua egingo dute etzi, Erabakitzeko arrazoiak izenburupean: Kistiñe Lujanbiok, Miren Clementek, Joxe Mari Auzmendik eta Kattalin Minerrek hartuko dute parte. 19:00etan izango da, Biterin.