Aurrekontuaren aldaketa onartu zuen Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 02:00

Pleno lasai xamarra izan zen pasa den asteartekoa. Gai na­gu­sia 2018ko aurrekontu alda­ketaren hasierako onar­pena izan zen eta Gobernu Tal­de­aren bederatzi botorekin onar­tu zen. Oposizioko hiru alder­diek, aldiz, aurkako zazpi bozka eman zituzten. Aurre­kon­tuari, beraz, 4.877.000 euro gehituko zaizkio. 

Isa Sanchez Ogasun zine­go­tziak hartu zuen hitza eta ge­rakina nondik etorri den azal­du zuen, baita nora bide­ratuko dituzten inber­tsioak ere. «2017­ko ekitaldia urte berezia izan zen, au­rre­ikusitako diru-sarrerak gehia­go izan ziren, ez-ohikoak dire­nak, eta gas­tuak ere gu­txi­tu egin ziren». Pasa den maiatzaren 23ko Kro­nikan argitaratu zen gera­kina nora bideratuko den. 

Bestalde, oposizioko talde­en aurkako botoaren arrazo­iak azaldu zituzten bozera­maileek. 
Andoni Amonarraiz EAJko bozeramailearen hi­tzetan, «ez zaigu gustatu nola tratatu den gaia, ez dugu parte hartu ge­rakina nora bideratu behar de­naren eztabaidan eta gai­ne­ra ez dugu bat egiten non gastatuko den». 

Ondoren, hitza Orain Her­na­niko Jaione Aristregik hartu zuen, eta «informazio falta» salatu zuen: «hautes­kun­dee­ta­tik urtebetera gaude, eta gau­­zatu ez diren inber­tsio­etako dirua gerakinean sartu izana, hauteskundeei begira egin dela iruditzen zaigu, gero hori nahi bezala erabil­tzeko».
Ricardo Cresporen ustez ere gaia gaizki ku­de­atu da: «Go­ber­­nua geraki­naren zai egon dela ematen du aurrekontuak bide­ra­tzeko».

Isa Sanchez «haserre» ager­­tu zen eta «inpotentzia» sen­­­titu zuen oposizioen arra­zoi­ekin. «Denbora egon da proiek­­tuak zeintzuk diren ja­ki­teko eta gerakina ez da sor­tu proiek­tuak egin ez dire­lako. Datorren urtean ez da horre­lako auke­rarik izango».

Beste gai batzuk ere landu zituzten; aho batez onartu ziren Gazte Bilgu­neari 3.700 euroko dirula­gun­tza bidera­tzea gazte-olinpia­dak antola­tze­ko eta Udalak araututako aparkaleku sistemaren orde­nan­tza aldatzea. Bestetik, 2017­ko Kontu Oroko­rraren itxi­era onartu zen Gobernu Taldea eta Orain Hernaniren aldeko botoekin, PSE-EEren aurkako eta EAJren abstentzioekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!