Oñatiko ahotsekin batera, maiatzaren 1a iragartzera

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 30a, 02:00

Urtero bezala, egun haundia izango dute bihar Goiz Eguzki jubilatuen egoitzeko kideek, maiatzaren 1arekin. Baina horren aurretik, motorrak berotzeko, abesbatzaren txanda izango da gaur. Arra­tsal­deko 19:00etatik aurrera, Oña­tiko Pakeleku abesbatzarekin batera eskainiko du kontzertua Goiz Eguzki abesbatzak, azken hau Javier Zubimen­diren gidaritzapean. 

Biharkoa, egun haundia
Baina bazkide guztientzat, biharkoa izango da festa haundiena. Ohi bezala, goizeko 11:00etan emango diote hasiera jardunaldiari, jubilatuen etxeko parkean egiten duten mezarekin. 

Eta ondoren, udaberriko txapelketetako sariak banatuko dituzte, joko ezberdinetan txapeldun edo txapeldunorde suertatu direnei. 
Bukatzeko, tripak betetzeko aukera ere eskainiko dute, ohiko luntxarekin. Zuzenda­ritzak jakinarazi du eguerdiko 13:00ak arte zerbitzatuko dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!