Gurutzeta garaile, Sagardoaren Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 30a, 02:00

Ergobira joan da aurten Sagardo Txapelketaren sari nagusiena, Gurutzeta sagar­do­tegia ordezkatu duten Urri­za eta Garces gailendu baitzi­ren herenegun, Uterga eta Zubiriren aurrean (40-31). Al­tzuetaren izenean jokatu zu­ten azken hauek, hortaz, azpi­txapeldun izendatu zuten Her­naniko sagardotegia.

Irabazleak aurretik
Ia hasieratik Urriza eta Gar­cesen eskuetan egon zen par­tidua; Urriza bilakatu zen lider, eta Uterga asmatu ezinik ibili zen. Horren adie­razle izan zen, marka­gailua 26-14 zijoa­nean egin zuela aurreneko tantoa. 

Zubiri, azpitxapeldun
Zubiri goizuetarrarentzat au­rre­­neko finala zen, irabazteko zorian izan ziren, baina ezin izan zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!