Ikasturteko azkeneko ate irekien jardunaldia egingo du Mondragon Unibertsitateak Orona Ideon, datorren larunbatean. Goizeko 10:30etan hasiko da, eta bertan eskaintzen diren titulazioen (Energiaren Ingeniaritza eta EkoTeknologia Industrialen Ingeniaritza) inguruan informazioa eskaintzeaz gain, instalazioak bisitatuko dira, baita egun ikasleak burutzen ari diren proiektuak ezagutu ere. Informazio gehiago eta izenemateak: www.mondragon.edu edo 608 760 252.