Gazteen eskaerari segika, piraguismoa maiatzetik

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 29a, 02:00

Pixkanaka aurrera dijoaz  2017ko Hernani Erabaki aurre­kontu partehartzaileen proze­suko proposamenak. Horie­tako bat izango da, Udalak iragarri berri duen piraguismo ikastaroa. Hain zuzen, nera­beei zuzendutako kirol eskain­tza ez konpetitiboa indartzea pro­posatu zuten, eta hori egin­go da ikastaro honekin.   

2002 eta 2006 urteen bitar­tean jaiotako herna­niarren­tzat zuzendutako ikastaroa izan­go da, eta maiatzaren 12­an hasi eta ekainaren 16an bukatuko da. Larunbatetan izango dira saioak Fagollagan; hain justu, sei egingo dituzte, 75 minu­tukoak.

15 euroko kostua izango du ikastaroak, baina saio guz­tie­tan partehartzen duten gaz­teei, osorik bueltatuko zaie ko­puru hori. 

Dagoeneko eman daiteke izena Gaztelekuan (asteartetik ostegunera, arratsaldeko 17:00­etatik 20:00etara) edo Kiroldegian, eta maiatzaren 8ra arte izango dute aukera he­rriko gazteek. 

Maiatzaren 8ra arte izango dute aukera herriko gazteek piraguismo ikastaroan izena emateko.

Oinarrizko teknikak 
Ikastaroa hasteko, piraguis­mo­­aren oinarrizko teknikak ira­katsiko dira, eta sakondu ahala, kirol honetako mo­da­litate desberdinak praktika­tzeko aukera izango da.  Ho­rietako bat, gainera, itsas ka­yaka, Ondarretako uretan egingo da.

Ikastetxeetan, inkesta
Esan bezala, Hernani Erabaki prozesuan proposatutakoa da kirol ez konpetitiboak eskain­tzeko ideia. Hortik abiatuta, inkesta egin zuten ikastetxe­etan, eta piraguismoa izan zen eskaera nagusia. Hau bukatuta, formatu laburreko ikastaro gehiago eskaintzea aurreikusten dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!