«Ilusio berezia egiten dit; hernaniarra izanda, San Joanak berak bereziak dira»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 02:00

Zuk egindakoa da aurtengo San Joanetako kartela. Pozik?
Oso pozik; egia esan berezia da. Hiru aldiz aurkeztu gara kartel lehiaketan eta ira­bazten dudan lehenengo al­dia da. Berezia da bai, izan ere, hernaniarra izanda, San Joanak berak bereziak dira.

Gainontzeko lanekin kon­paratuz, hemen sentimendu gehiago egon daiteke, eta besteak agian, profesiona­lagoak dira.

Ilusio berezia egiten dit. Gertatu liteke hernaniarra iza­tea, San Joanetako kartel lehia­keta irabaztea, baina zuretzat San Joanak… beste­rik gabe! Hemen [UTSn] ez da hori gertatzen, oso San Joan zaleak gara!

Se­gituan ikusi genuen argaz­kia bera kartela izan ziteke­ela

Kartelari dagokionez, argazki bat da, San Joan sua irudikatzen duena. Zergatik aukeratu duzue?
Egia esan urtero argazki mor­doa ateratzen dugu; 800-1000 bat argazki izaten dira bost egunetan. Orduan, au­rre­neko garbiketa egin eta 300e­kin geratu ginen; ondo­r­en 106re­kin, eta hortik, 2 edo 3 au­keratu behar genituen kar­tela egiteko. Kasu hone­tan, se­gituan ikusi genuen argaz­kia bera kartela izan ziteke­ela.

Bazeukan zerbait berezia; ia beti, egia esan, beste aldea ikusten da:  San Joan sua eta Udaletxea, atzean. Oso ohi­tuta gaude irudi hura ikuste­ra, eta jaiak beste aldera pasatzen dira modu honetan. 
Kasu honetan, aldiz, San Joan sua agertzen da, eta hori ondo dago, baina bi esku horien arteko lotura da na­barme­nena. Horrez gain, Kale Na­gusia ikusten da, San Joan sua­rekin… baina gehien bat bi eskuen arteko lotura hori dago. 

Irudi horrek adierazten di­dana da tama­lez azke­nal­dian jaietan ikusi eta ja­san behar izaten ditu­gun ja­rrera onar­tezinen irudia­­ren aurka­koa; hau da jai-giro alaia, baketsua eta erasorik gabe­koa.

Adierazten didana da: tamalez azke­nal­dian jaietan ikusi eta ja­san behar izaten ditugun ja­rrera onar­tezinen 
irudia­ren aurka­ko irudia

Orduan, esan daiteke bi eskuak direla elementu nagusia?
Bestea ahaztu gabe, baina bai, eskuen arteko loturak az­ke­nal­dian ikusten dugun egoera tamalgarri horren kon­trakoa adierazten dit.

Bi kolore dira nagusi, grixa eta naranja, zergatik aukeratu dituzue kolore horiek?
Hori egin dugu, besterik gabe, sua pixka bat gehiago des­takatzeko. Sua desenfokatua dago eskuekin konparatuta, or­duan, dena txuri-beltzean jarrita, suak bere efektua gal­duko luke. Eta, aldiz, eskuen efektu hori txuri-beltzean, us­te dut sakonagoa izan dai­te­­keela.

Teknikoki, beraz, argazki bat da. Zergatik argazki bat?
Ikusten genuen argazkiak berak esaten zuela zerbait. Batzuetan, gehiegi konplika­tu gabe, emaitza garran­tzi­tsuak edo onak lortzen dira; ikusten genuen eskuen lotura horrek esanahi haundia zeukala, eta txuri-beltzean gehiago gusta­tzen zitzaigun, baina, lehena­go esan bezala, suaren efek­tua ez galtzeko, suari bai man­­tendu geniola kolorea. Eta gero, sugarra aparte jarri ge­­nu­en; hori da gehituta da­goen elementu bakarra. Baita letrak ere.

Horrek atentzioa ematen du…
Argazkiak hainbeste adieraz­ten digu, era oso sinplean, finean eta txikian jarri dugula [izenburua].

Estilo bereko beste kartel bat zegoen lau hautatuen artean. Hori ere zuena al da?
Bai, ezberdinak dira. Bestea da gehiago bi elementu oso garrantzitsu San Joanetan, denok ezagutzen ditugunak, ezinbestekoak-edo izan dai­tezkeenak, baina argi dago montaje bat dela: San Joan suari argazki bat atera geni­on, Axeri Dantzako argazki bat aukeratu genuen, eta mon­­tajea egin genuen. Ku­ttu­nena zein den, ez dakit esa­ten… ezberdinak dira! Hala ere, interpretazioa nor­be­rak egiten du!

Eta zuei, zein gustatzen zaizue gehiago?
Hau sakonagoa da; bestearen diseinua gustatzen zait, baina ezer berririk ez du esa­ten.  Beste honek badauka esanahi berezi bat, eta hori da, oro­korrean, jasotako ko­menta­rioetan atzeman­d­akoa, esa­nahi horren indarra.

Eta bide batez, esanahien inguruan ari garela aprobetxatuz. Zuretzat San Joanek ze esanahi daukate?
Urteko zita ezinbestekoen artean dago, eta txikitatik oso era berezian pasa izan ditugu San Joanak. Nahiz eta kartel lehiaketara ez aurkeztu, San Joanak berdin-berdin goza­tuko nituzke, baina aurten berezia izango da, gure karte­larekin izango da-eta! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!