Dauden plazak baino jende gehiago apuntatu da Xaguxarren udako kanpaldietan eta udalekuetan; eta beraz, zozketa egingo dute gaur, 19:00etan kultur etxean. Web orrian eta Facebooken jarriko dituzte emaitzak, eta tokatu zaienek, ekainaren 1etik 6ra egin beharko dute ordainketa. Bajak egonez gero, itxaron zerrendara joko dute.