Edukiontzien irekiera sisteman aldaketa

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Urtebete baino gehiago pasa da dagoeneko As­tigarragako Uda­lak edukiontzien sistema ezar­tzen hasi zenetik -2017ko uztailaren 7an osatu zuten ezarpena-, eta orain, dei berezia egin du Udalak «edukion­tzietatik kanpo hondakinak ez uzteko». Gainera, edukiontzien irekiera sistema elektronikoa aldatuko du. Udal Gobernuak espero du «neurri honekin orain arte egon diren arazoak konpontzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!