Pelikula bakarra jarriko dute asteburu honetan, Biterin, adin guztietarako: Campeones. Gaur 22:30etan izango da aurreneko saioa; bihar, 19:30etan eta 22:30etan; etzi 19:30etan; eta astelehenean, 16:30etan. Marko da protagonista, adimen urritasuna duten jokalariz osatutako saskibaloi talde bateko entrenatzailea; eta hasieran arazo bat zirudiena, bizitzarako lezio bilakatuko da berarentzat.