300 astigartarretik gora egon ziren igandean, Aginagan, Gure Esku Dagok antolatutako Giza katean erabakitze eskubidea aldarrikatzen. Foru Plazan bildu ziren eta argazkia atera eta gero Aginagara hurbildu ziren festa giroan. Bertan, kate bat baino gehiago osatu zuten, hasteko trikitixaren soinu eta doinuen inguruan eginiko dantzek osatutakoa.