«Denon arteko elkarrizketa eta bizikidetza errazteko» pausuak ematen ari da Atawafok elkartea, 2017an sortu zenetik, eta lan horretan sakontzeko, festatxoa egingo dute gaur Atsegindegin.
Hain zuzen, eguerdiko 14:00etatik aurrera, Marokoko jakien erakuslehio bihurtuko dute plaza estalia. Eta jaki horiek dastatzeko ere aukera izango dute hernaniarrek!
Ondoren, bazkaria egingo dute, bertaratzen direnekin, eta hori guztia borobiltzeko, musika izango da zuzenean. Ohi den bezala, ISSAWA taldeak eskainiko du emanaldia, marokoar doinuez osatutako errepertorioarekin.