Kronika eta Bertso Eskolaren alde 12 pala artistikoren enkantea antolatu da. Barrene Palakek eginak eta eskainiak dira eta bildutako dirua esan bezala Kronika eta Bertso eskolaren alde izango da.
Subasta eguna datorren ostirala, maiatzaren 11ean, izango da eta Joxe Mari tabernan hasiko da. Ondoren, Aralar eta Onddi tabernetan jarraituko du enkanteak.
12 palak ikusgai egongo dira astebetez Joxe Mari, Aralar eta Onddi tabernetan bertan.
Enkantean parte hartzeko bihartik aurrera telefonoz egin ahal izango da 943 33 08 99 zenbakira deituta. Zehaztu behar dira pala eta eskaintzen den prezioa. Bertan Hernaniko ikur diren irudiak ageri dira ageri dira.