Hiru hilabete beteko ditu maiatzean, Euskara Ari Duren Baietz Hernanik! ekimenak. Eta hori ospatzeko, bihar jarri dute zita, Biteri aurreko plazan. Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira, sagardoz lagundutako hamaiketako bat egiteko; eta ekitaldia ere egingo dute, orain arteko datuen berri emateko, bertaratutako erronkalariei. Ezkutuko datu bat ere jakinaraziko diete: orain arte zenbat erronkalari diren. Izan ere, eguneratu egingo dute berriro, Biteriko markagailua.
Eta ekitaldiaren ondoren, kale irakurraldia egingo dute, kale-poesia taldearekin batera. Ura gai hartuta, herriko bost iturritan egingo dute geldialdia, olerkiak irakurtzeko. Nahi duten guztiek izango dute parte hartzeko aukera.
Irakurraldiaren ondoren, bazkaria ere egingo dute, eta izena emateko zerrenda, Lurreko dendan dago.