Txosna lekuz aldatuko du Udalak, festetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 24a, 14:23

Udal Gobernu Taldeak jakina­ra­zi du, «herrian elkarbizitza hobetzeko», uztailean ospa­tzen diren Santio jaietan, Gazte Asanbladaren txosna Pelotari kalera mugituko duela. 

«Azken urteetan Tomas Al­ba ka­lean jarri da, biztanleek as­ko­tan eskatu arren txan­da­ka tokiz al­datzea. Legegintzaldiaren ha­si­eratik Udal Gobernu Taldea bi­zi­lagunekin eta Gazte Asan­bla­da­rekin bildu da, adostasuna lor­tzeko. (...) Horregatik, txosna Zi­potzatik gertu kokatzeko gaz­te­en desioa errespetatu da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!