Gaurko mobilizazioa, Iruñean

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 28a, 02:00

Euskal Herriko eta estatuko hainbat txokotan bezala, Her­na­nin eta Astigarragan ere mobilizazioak deitu zi­tuz­ten he­renegun eta atzo,  eta gaur, Iruñean egingo den ma­ni­festaziorako deia egin da.

Eguerdiko 12:30etan Iruñe­ko «Injustizia Jauregitik» ate­rako direla azaldu du Euskal Herriko Mugimendu Fe­mi­nis­tak. «Ez da abusua, bor­txa­ke­ta da. Ez dago gure hitza epai­tuko duenik», izango da leloa, eta parte hartzeko deia luzatu da.

Jendetza, epaiaren kontra
Ostegunean jakin zen epaia: Na­farroako Auzitegiak 9 ur­teko kartzela zigorra jarri die 2016ko San Ferminetan talde bortxaketan parte hartu zuten bost gizonei, La Manada dei­tu­takoei. Baina epaiak sexu abu­suagatik zigortu ditu, eta, al­diz, sexu eraso delituagatik absolbitu. Gainera, hiru epai­le­­etatik batek boto partiku­la­rra eman du, auziperatuak absolbitzeko eskatzeko. 

Horrek haserrea eta su­min­a sortu zuen epaia jakin bezain pronto, eta hain­bat mobilizazio egin ziren Eus­kal Herriko eta estatuko he­rri eta hirietan, mu­gi­men­du femi­nistek deituta.

Hernanin, jendetza bil­du zen ostegunean Plaza Berrin, asanbladan eta on­do­ren­go manifestazioan.  «Ez da abu­sua, bortxaketa da!», adie­razi zuten garbi. Astigarragan, be­rriz, atzo egin zuten kon­tzen­tra­zioa, udaletxeko arkupetan.

Hurrengo deialdiei adi egoteko eskatu dute.

Udalak, «hernaniarren elkartasuna» adierazi dio
Hernaniko Udalak «amorrua eta haserrea» adierazi ditu adierazpen instituzional ba­te­kin, eta «erasotua izan zen ema­kumeari hernaniarren el­kartasun osoa» adierazi. «Nik sinesten dizut!».

Guztiaren «erroa bizi ga­ren jendarte matxista» dela dio; «bor­txaketaren kultura bat sus­tatzen ari da eta oso larria da». Horren aurrean lanean ja­rrai­tzeko konpromisoa azaldu du.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!