Bi aste daramazki martxan, Elizatxo eta Portu arteko mugikortasun arazoak konpontzeko Udalak eta auzotarrek hartutako neurriak. Maiatzaren 2tik aurrera, arratsaldean trafikoa mozteko ordutegia aldatu egingo da: 16:25etatik 16:45etara moztuko da.
Errealitatera egokitzeko neurria
Apirilaren 16an jarri zen martxan trafikoa mozteko neurria, Elizatxo ikastolan sartu-irtenak egiten diren orduetan. Horrela, goiz eta arratsaldez 20na minutuz ixten da Oindi kalearen zati bat; Portuko Shangai paretik Leokako labaderoraino.
Bi asteko probaren ondoren, planari jarraipena egiten dion taldeak aldaketa bat egitea proposatu du. Horrela, arratsaldetan, 16:15etatik moztu ordez, 16:25etatik 16:45etara moztuko da trafikoa. Goizetan, berdin segiko du: 08:45etatik 09:05etara.