Dantzarako aukera izango da gaur Atsegindegin, 19:00etatik aurrera, kontzertu berezia emango baitu Hernaniko Musika Bandak: tangoa, pasodobleak, mexikar doinuak... joko dituzte, eta dantzariak ere izango dira, taula gainean.
Hain zuzen, areto dantzetan munduko txapeldunak, Amaia González lasartearra eta Joxe Mari Orbegozo azpeitiarra ariko dira dantzan, ikasleekin batera, kontzertua borobiltzeko.