Erabakitzeko arrazoiak partekatzeko ekitaldiak, giza-katearen aurretik

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 28a, 02:00

Ekainaren 10ean giza-katea egiteko erronka jarri du Gure Esku Dagok. Izenemate-ma­haiak jartzen ari dira herrian, eta webgunean ere, www.gu­re­es­kudago.eus, aukera dago.
Horren aurretik, ordea, bes­te bi zita ere jarri dira Her­na­nin, oraingoz. Batetik, ma­hai-ingurua, maiatzaren 2an, eta bestetik, Herritarron Ituna osatzeko topaketa, 5ean.

Erabakitzeko arrazoiak hizpide, lau hizlarirekin
Aurreneko zita maiatzaren 2an jarri dute. Biterin, 19:00e­tan hasita, erabakitzeko arra­zoien inguruan aritzeko au­kera izango da.

Lau hizlari gonbidatu di­tuz­te. Miren Clemente jubi­la­tu­en ikuspegitik ariko da, era­ba­ki­tzeko eskubideak daukan ga­rran­tziaz. Kistiñe Lujanbiok ar­lo juridikoa landuko du, eta de­fen­datuko du erabakitzeko es­ku­bidea legezkoa dela. Joxe Ma­ri Azurmendi, berriz, hez­kun­­tza eta euskeraren ikus­pun­­tutik ariko da. Eta Ka­tta­lin Mi­ner, gizarteaz eta feminismoaz.

Hizlarien ondoren, herri­ta­rrek izango dute parte har­tze­ko aukera, eztabaiadarako tartean.

Herritarron Ituna osatzeko panelak, herrian
Hurrengo zita maiatzaren 5erako jarri dute, 11:00etatik 13:00etara, Biterin.

Herritarron Ituna osatzeko to­paketa egingo da. «Era­ba­ki­tze­ko dauzkagun arrazoiak ma­hai gainean» jarriko dira, eta hori aurreratzeko, pane­lak jarri di­tuz­te herrian, nahi duenak be­re proposamena idatzi dezan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!