Emaitza onak hernaniarrek, Kopan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 28a, 02:00

Emakumeetan Marijo Villalba bigarrena izan zen helmugan (lehena bere kategorian) Espainiako txapeldunaren atzetik, Burgelun, Espainiako Ipar Martxa Koparako puntuagarria den lehenengo lasterketan. Arantxa Astigarraga bostgarrena iritsi zen, hirugarrena bere kategorian, eta Visi Madina 14garren iritsi zen eta lehenengoa bere kategorian. Mutiletan, Agustin Urretabizkaia helmugan bigarrena iritsi zen eta aurrena bere kategorian. Hau ere, Espainiako txapeldunaren atzetik. Alberto Arenales 9garren izan zen, bigarrena bere kategorian. Pepelu Madina 12garren iritsi zen eta bigarrena bere kategorian. Javi Muro eta David Guirado 11ª eta 19ª izan ziren beraien kategoriatan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!