GRAVNI txapelketako final erdietan sei hernaniar

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 28a, 02:00

GRAVNI Txapelketa final erdietan sartu da modalitate desberdinetan eta bertan sei her­na­niarrek ordezkatuko du­te Gipuzkoa. Alde batetik, lau palista izango dira eta bestetik eskuz binaka bi pelotari. 

Palan nagusietan, Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabalek bikote bizkaitarra izango dute aurkari, gaur, 10:00etan Iruñako Labrit frontoian. 

Trinketean berriz hiru herrikide daude. Jubeniletan Nafa­rroa dute aurkari, 11:30­etan, Iruraren kontra. Alaitz Tejedor eta Leire Galdos dira gipuzkoar ordezkariak. 

Nagusietan Ariane Arrieta eta Maider Huizik ere Nafarroa izango dute aurrez aurre ordu berdinean eta hau ere Irurako trinketean. Trinketeko partiduak bihar jokatuko dira.

Arrieta eta Lizeaga, Logroñon
Binaka eta esku pelotan Ioritz Arrieta eta Lizeaga hernaniarrek ordezkatzen dute Gipuz­koa eta Errioxara egingo dute bidaia. Bertako taldea gainditu beharko dute final erdietan finalera sailkatu nahi baldin badute. Logroñon jokatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!