Jaien hasiera eguna, erabakita

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 28a, 02:00

Asteartean egin zen Santio Jaiak antolatzen hasteko jai batzordearen aurreneko bilera, eta aurreneko erabakia hartu zen: Santio jaiak, aurten, uztailaren 24tik 29ra bitartean ospatuko dira. Izan ere, uztailaren 25 eta 26an erdian egokitu dira, eta Santio eguna bera ez da jai egun ofiziala. Bestalde, txosnen inguruan ere eztabaidatu zen. Bilera gehiago ere egingo dira, eta oraindik ziurtatu ez badute ere, hurrengo zita, seguru asko, maiatzaren 8rako jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!