Altsasuko gazteei auziaren epaia dela eta, mobilizazioak egingo dituzte gaur, Hernanin eta Astigarragan.
Astigartarrek, kontzentrazioa deitu dute gaur, Altsasukoak askatu lelopean. Arratsaldeko 20:00etan izango da, Joseba Barandiaran plazan. Bertan, salatuko dituzte Altsasuko gazteen atxiloketak, eta beraien elkartasuna erakutsiko diete. «Kalera ateratzeko ordua da!», luzatu diete deia, herritar guztiei.
Hernanin, berriz, kazerolada egingo dute, 20:00etan Plazatik abiatuta, «Altsasuko muntaia poliziala salatzeko».