Beterri-Buruntzako Udalek antolatuta, eta Lanbiderekin elkarlanean, ikastaroa emango da doan, enpresa bat sortu eta kudeatzen ikasteko. Maiatzaren 8 eta 9an izango da, Hernaniko Gabriel Zelaia eraikinean, eta bi aukera daude: goizez, 09:00-13:00 edo arratsaldez, 15:00-19:00. Izenematea: 943 304 221 edo ekinean@andoain.eus.