Antzerki, musika eta tailerrak, sagarrondoen loraldiarekin bat

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 28a, 02:00

Sagarrondoak hasi dira lo-r­a­tzen, udaberriarekin batera, eta Sagardoetxean hainbat eki­taldi kultural egingo dira.

Maiatzaren 5ean, arratsaldez, Udaberri Giroan festa egingo da, familiei zuzenduta.

Ternuara, Sagardoetxeatik 
Festa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, antzerki, musika eta dantza emanaldiarekin. Asti­garragako Antzerki Es­ko­la, Astigar dantza taldea eta Nor­berto Almandoz Musika Eskolako ikasleek Ternuarako bidaia antzeztuko dute, baserritar eta marinelen arteko istorioa oinarri; izan ere, sagardoak garrantzia haundia izan zuen baleazaleen itsas bidaietan.

Ondoren, 18:00etan hasita kontzertuak emango dituzte Musika Eskolako Kazka­ka­barra eta Zazpi t’erdik taldeek, eta era berean loreekin egindako bitxigintza tailerra emango dute Julia Telletxeak eta Mari Jose Lizeagak, familientzako.

Bukatzeko, norberak ekarritakoarekin piknika egiteko gomendioa egin dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!