«Basoko zati batean aurkitutako kutsadura maila oso txikia da»

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 28a, 02:00

Hernaniko EAJ-PNVk eman­dako informazioari erantzun, eta «oinarririk gabeko alarma ekidin» nahi izan du Udalak; eta jakinarazi du, «Ave Maria parkeko basoaren zati batean aurkitutako kutsadura maila oso txikia» dela, eta ez duela «herritarren osasuna arrisku­an jartzen».

Udalak azaldu du, maia­tza­ren bukaera aldera izango dituela Udalak, azterketaren behin betiko emaitzak; «bai­na horrelako albisteek herrian sor dezaketen oinarririk gabe­ko alarma ekiditeko, ondorio ba­tzuk aurreratzea erabaki dugu».

«Adituek ez dute ikusten neurri prebentiboen beharrik»
Horrela, Udalak azaldu du­enez, ikerlariek aurreratutako infor­ma­­zioa­ren arabera, «adituek ez dute ikus­ten neurri preben­tiboen beha­rrik».
Jakinarazi du, 2007-2008 bi­tartean enkargatu eta bu­ru­tu zuela Udalak, basoaren zati batean kutsadura aztertzeko lana: «orduko azterlanak, me­tal astunen zantzuak antze­man zituen gune zehatz ba­te­an, eta etorkizunean neur­ke­ta zehatzagoak egitea gomen­da­tzen zuen. Parkea orduan ez zen publikoa. Ondorioz, herri­tarren arrisku maila oso txi­kia zela eta, ez zen inolako neu­­rririk hartu. 2011n, zonal­de ho­ri herritarrentzako ireki zen, eta egurrezko pasarela eraiki. Baina nahiz eta publikora zabaldu, kutsadura aztarnak topatutako gunea ez zen he­rri­tarren ohiko pasabidea, eta erabilera oso txikia izaten ja­rraitu zuen.

Orain aurkitutako kutsadura aztarnak, 2008an baino txikiagoak
Udalak gaineratu du, iazko uda­ran haurrentzako ekital­di­ak antolatzen hasi zirela gune horretan, eta arrisku maila oso txikia izanda ere, badaez­pada ere neurketa be­rriak egi­tea era­baki zuela: «2017ko aben­du­an enkargatu zuen Ingurumen Sailak, ere­mu zehatz batean antze­man­dako kutsadura mai­la berriro aztertzea. Lur kutsa­duran aditua den enpresa batek egin ditu neurketak, eta ma­ia­tzaren bukaeran aur­kez­tuko dizkio emaitzak Udalari. Dena den, enpresak aurrera­tu­tako informazioaren arabera, kutsa­dura aztarnak aurkitu di­tuzte, baina 2008ko neurketan antzemandakoak baino txikia­goak dira, eta ondorioz, adi­tu­ek ez dute neurri prebentiboen beharrik ikusten».

Edozein kasutan, Udalak au­rreratu du, datuak eta ondo­rio zehatzak jasotzean, horien berri emango duela; eta horiek kontutan hartuta, zein aukera dauden aztertuko duela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!