«Eskatu dugu Ave Maria parkeko basoa ixtea, badaezpada ere»

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 28a, 02:00

Ave Maria parkeko basoa itxi dadila eskatu du Hernaniko EAJ-PNVk, «badaezpada ere, prebentzio neurri gisa». Izan ere, Andoni Amonarraiz boze­ramaileak adierazi duenez, «apirilaren 17ko Hirigintza Ba­tzordean, jakinarazi zigu­ten badagoela txosten bat, konfir­ma­tu duena basoaren kutsa­dura». Horregatik, «beste be­hin» eskatu dute itxiera: «uste dugu hobea dela prebenitzea, damutzea baino; eta behin neu­rriak hartuta, eta arazoa konponduta dagoenean, ire­ki­ko dugu berriro».

«2009tik 2017ra, ez zen ezer egin arazoa konpontzeko»
EAJk gogorarazi du, 2009tik datorrela gaia: «Eusko Jaurla­ritzak parkeko basoa­ren lurra aztertu zuen, eta jakinarazi zuen kutsatuta zegoela eta azterketa sakonago bat egin behar zela. Baina txosten hori, 2017ko ekainan iritsi zen Hernaniko EAJren eskuetara, eta momentu horretara arte, Hernanin ezker abertzaleak gobernatzen zuen bitartean, ez zen ezer egin horren ingu­ruan», salatu du.
EAJk azaldu du, joan den urtean eskatu zuela «bigarren ikerketa hori egitea, eta baso­ra sarrera mugatzea».

«Martxan jarri daitezkeen ekintzen zain gaude»
Bigarren ikerketa horren txos­tena da, hain justu, Hiri­gintza Batzordean aipatu zu­tena: «EAJren galderei eran­tzunez, EH Bilduk jakinarazi zuen, txosten hori dagoeneko egin­da dagoela, eta baieztatu du­ela zonaldearen kutsadura. Guri ez digute txostena hela­ra­zi, eta martxan jarri dai­tez­keen ekintzen zain gaude», dio Amonarraizek.
Bukatzeko, hernaniarrei galdera bat luzatu nahi izan die, Hernaniko EAJ-PNVk: «ez luke edozein pertsonak itxiko basoa, epe baterako?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!