Biharkoa kontzertu berezia izango da; Musika Bandak dantzariak gonbidatu ditu, eta dantzarako doinuak oinarri, emanaldi ikusgarria emango du, 19:00etan hasita, Atsegindegin.
Ez da bakarrik ariko, gainera. Areto dantzetan munduko txapelduna den bikotea ariko da, taula gainean; Amaia González lasartearra eta Joxe Mari Orbegozo azpeitiarrak osatua. Eta haiekin, akademiako hainbat ikasle.
Pasodoble, suite, bals, tango edota salsa doinuen erritmora osatuko dute emanaldia: Ayamonte (Juan Amador Jiménez), Carmen (Georges Bizet); Diarios de la mañana (Johann Strauss); Baila viejo (Franco Cesarini); Mi Buenos Aires querido (Carles Gardel); La Charreada (Franco Cesarini); eta At the mambo inn (Mario Bauzo).