Une politiko bereziaz gaur, Arnaldo Otegi

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 26a, 02:00

Hitzaldi sorta ari da eskain­tzen EH Bildu Euskal Herrian zehar, Gure geroa goberna­tze­ko izenburupean. Eta Herna­nin eskainiko dute hurrena gaur. 

Hain zuzen, Arnaldo Ote­­gi  EH Bilduko koordi­na­tza­ilea izango du prota­go­nis­ta, arra­tsaldeko 19:00etatik aurrera, Bite­rin. 

Elkarrizketa formatuan
Hainbat gai jarriko ditu Ote­gik mahai gainean: Katalu­nia­ko egoera, pentsiodunen borroka... eta estatus politiko berria, Gasteizko Legebiltza­rrean pil-pilean dagoena. Ho­riek guztiak elkarrizketa for­matuan landuko ditu, eta gal­derak erantzuteko prest azal­duko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!