Otegiren hitzaldia, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 26a, 19:20

Bertan behera geratu da Arnaldo Otegiren hitzaldia, gaur 19:00etan Biterin iragarrita zegoena. Izan ere, ordu berean, urgentziazko asanblada irekia deitu du Hernaniko Koordinadora Feministak; eta bertara azaltzeko deia luzatu du EH Bilduk, «'La Manada'ren epaia salatzeko».

Alderdiko koordinatzaile nagusia, beste egun batean izango da Hernanin, eta jakinaraziko dute, data berria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!