Errotzen hAstea burutzen ari da Hernani Errotzen asteartetik aurrera. Ordutik, eta bihar arte, ikusgai dago Euskal Herriko Frontoiak: Hernani 1873-76 erakusketa, goiz eta arratsaldez, 10:00etatik 12:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.
Erakusketaren osagarri gisa, hitzaldia eskaini zuen Iñaki Uriarte arkitektoak atzo, Euskal Herriko Frontoien inguruan.
Eta gaur, beste jarduera bat ere izango da Biteriko aretoan. Asisko Urmenetaren eskutik, EuSklabo Alaiak mintzaldi ilustratua izango da, arratsaldeko 19:00etan. Hortaz, azkeneko ekintza hau ez da bihar izango, atzoko Kronikak zioen moduan.