Alderdiaren geroaz bihar, Otegi

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 25a, 02:00

Gure Geroa Gobernatzeko hi­tzaldi-sorta eskaintzen ari da EH Bildu Euskal Herrian zehar, alderdiaren eskaintza po­­litikoa azaltzeko. Eta oraingo honetan, Hernanin egingo dute geldialdia, bihar. Arra­tsal­deko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean.

Hainbat gai, mahai gainean
«Une politiko berezia bizitzen» ari garela dio EH Bilduk, eta horren aurrean, «ireki diren katebegiei erantzuna» emango die Arnaldo Otegik bihar. 

Horrela bada, estatu politiko berriaz arituko da, eta be­reziki, Autonomiatik subirau­tzara dokumentuaz. Baina baita pil-pilean dauden beste hainbat gaiez ere; hala nola Kataluniako egoeraz, pentsiodunen borrokaz, mugimendu feministaren azkeneko ekin­tzez... Horrez gain, bertara­tzen direnen galderak eran­tzungo ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!